ANA YOLDIK ANDRES BASTERRA SENAR OHIARI
Zertarako ahaztu
Gero heriotza etorriko bada
Brodsky
I
zan gaitezen lagunak esaneta alde egin zenuen.
Eta hantxe gelditu nintzen
zornea zeridala eta zeridala
nola urruntzen zinen begira.
Ezin zitekeen, ezin zitekeen,
errealitatea ukatzea da
defentsa mekanismo abila,
baina gutxirako balio du.
Zornea zeridala eta zeridala
nola urruntzen zinen begira.
Gero telefonoa nuen aire,
hari batean bizi nintzen haritik,
hari bizitza esatea baldin badago.
Erregua zeridala ahotik
hala ibiltzen nintzaizun deika,
itzul gaitezen, itzul gaitezen,
baina zuk argi zenuen zortea:
zuretako ezetz, ezetz zen,
niretako sufrikarioa, ordea.
Erregua zeridala ahotik
hala ibiltzen nintzaizun deika
Hurren hil beharra zintudan,
zure heriotza zen nire bizitza.
Eta hantxe ibili nintzaizun,
labanazoka petxuan
(zentzu figuratuan jakina).
To kabroia, to kabroia,
barreiatu nizun burmuina.
Zu hila zinen ni bizia.
Nola izanen gara adiskideak?
(zentzu figuratuan jakina).
Nik adiskidetarako nahiago ditut biziak.
© Juanjo Olasagarre