Soneto bat egidazu
bi hizkuntza ofizialetan idatzirik
ea honela bake prozesuan
zerbait aurreratzen dugun.
Kalteak ordaintzea aukerakoa dela
belaunaldi berriek ez dakitenez,
etsipenean erortzen dira.
Horregatik nahiago ditut fakturak,
Brooklyngo loft batean
bizi naizelako aspaldi,
ez gertu eta ez urruti.
© Castillo Suarez