Ni ez naiz
negar egiten duten horietakoa.
Badakidalako
indiferentziaz bakarrik
lor nezakeela bere arreta.
Badakidalako
ni bezalakoa dela:
behin zerbait lortutakoan
arbuiatu egingo duela;
soilik ezinezkoa dena
nahi duela,
hain zuzen,
ezinezkoa delako.
Horregatik egiten dut negar,
nahiz eta ez naizen
negar egiten duten horietakoa.
© Castillo Suarez