Zauriak konpartitu ditzagun

ospearen kontinentea atzean dugula;

zauriak eta ez malkoak,

horiek berehala lehortzen dira eta.

Preso hartzen ahal gaituzte ospitaleetako langileek,

baina ekarri gaituen ontziaren kolorea ez dute jakingo sekula.

Ni morea zu orobat, ni haustura zu berria.

Aitor dezakegu gure iragana hondoratu zela,

baina ez dugu amore emango

azalpenak nahi dituztelako,

ez arrazoiak.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus