Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen.

Izan ere, nire ilearen kolorea ez da lehengoa bezalakoa,

orain beltzagoa da.

Gainera, lasaitasunez eginen dut arnas

neure burua eskaparateetako kristaletan begiratuz.

Egia gordinak heldu dira,

baina ez dira kristalotan islatuko

aitorpenak saihesten nabilelako aspaldi.

Hitzak heldu dira baina ez ikusiarena eginen dut.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus