Zugatik

hiltzen dira adierazpen publikorik gabe

sumendiak maindireen artean,

zaratarik ateratzen ez duten laztan likitsak,

begi isilak.

Esku dardaratiek

gorputzen berrezagutze mantsoa,

ortodoxiak eskatzen duen izendatzea

geldiarazten dute.

Hatz puntek nahi gabe gozamena zedarritzen duten arren

maitasuna irakurri eta plazerra ebats daitekeelakoan

daude nire ezpainetako zimurrak.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus