Ez dira nigana iritsi
epeltasuna barreiatzen duten gorputzak.
Gelako espazio osoa beteagatik
bat-bateko erabakiaren ikara dute eta
antiseptiko usaina barreiatzen dute nahi gabe.
Ez dakite nirekin zer egin
inoiz ez dakitelako zer.
Gorputzaren berri estatistikoak
bakarrik ezagutzen dituzte.
Ziurtagirien bila dabiltza apika
egunerokotasunari
aurre egin ahal izateko.
© Castillo Suarez