Zu zara

gezurra esateko tentaldia,

babesik gabe geratzearen beldurrak eragin duen

nortasun interesgarria erakusteko saiakera.

Zu dira eta ez ni

familia tradizional itogarriak,

besteen istorioen asmatzaileak,

istorio propioen ikasleak,

aldaketarik gabeko istorio salgarriak finean.

 

Zu zara ni,

baina ez duzu nahi.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus