Baina poema guztiak

bakardadeaz ari dira,

isolaturik egongo ez bagina,

ez genituzkeelako lagun hartuko

eta gure 79m2-ko etxean

beren txokoa laga

ugal zitezen,

poema definitiboa aurki zezaten.

Zergatik konpartitu behar ditugu

sekretu lazgarriak

edota saihestu behar ditugu

berradiskidetze nahiak,

hiru karrileko autobiatan datozenak

atsedenik hartu gabe.

Zer dela eta dugu ezinbestekoa

elkarren berri izatea

herri desberdinetan bizitzea

erabaki bagenuen,

jende txukuna izatea

lortu nahi bagenuen

plaza biribildun hiritan.

Beharbada ez dago beste biderik

autopista ez beste.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus