«Inork ezin du honetaz ezer jakin»,
alegia, munduari egokitzeaz batera
lortzen den zorionaz,
intentsitaterik gabekoa baita,
aurkikuntza asegarri eta nazkagarriak bilatzera
betiko zaudetelako kondenaturik,
kanpoan ezin aurkituz barrenean ez datzana.
Nik lehengusua daukat,
ileapaindegi batean lan egiten du,
oso pozik dago, gainera.
Duintasunez atera zaitezte kalera lantokitik
ezer gertatuko ez balitz bezala,
orduak pasatzen direlako zuek zaudetenean,
zuek ez zaudetenean pasatzen direlako orduak.
© Castillo Suarez