Gordintasuna saihesteko

planik ez zenuen,

sumina narkotizatua izan dadin

iragazkirik ere ez.

Ez zenekien zenbat denboraz geldituko zinen,

geldituko zinen ere zalantza zenuen,

baina beste batengan

zure puska bat aurkitzeko

esperantzaz

izenak apuntatu zenituen

liburu baten azken orrialdean,

eta inor ez da oraindik

orrialde horretara iritsi.

 

Gela huts bat eta mundua inguruan

Gela huts bat eta zu alboan

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus