Oroimenean toki propioa hartu didate
lapurtutako kontzeptuek,
diskurtso kritikoa
legitimatzen dutenek
kalte-ordainik eskatu gabe.
Haatik, erretratu perfekturik ez dago;
jakituria osoaren jabeak
pertsonen arteko amildegiaz ohartuak dira.
Horiek ongi ezagutzen ditut nik gizasemeen jokabideak
ezagunei kontatzen dabiltza begi drogatuekin.
Nik sistematikoki baztertzen ditut
aholkurik espero gabe,
ez baitakit ulertzen ez ditudan gauzei
nola aurre egin.
© Castillo Suarez