Ordubete barru garraxizko suteek
itxura normaleko pertsonen bizitzak
kiskaliko dituzte.
Bila itzazue zergatiak orduan.
Errautsen artean
epaiketetan erabil daitezkeen hitz delikatuak
azalduko dira.
Norbaitek originaltasunez jokatuko du
barkamenaren kontzeptua aldarrikatuz,
bere etimologia ikertuz.
Ordubete barru edo, batek daki,
dagoeneko hasi da
modako tabernaren batean.
© Castillo Suarez