Berritasunerako ihesaldiak

Antzuak dira

Antzuak amaigabeak direlako

Ez dagoelako

Beldur mataza amaigabeak baino

Gauza idorragorik

 

Ezagunak dakarren beldur baliogabeaz

Beldur neurgaitzaz

Eraikita daude ziutateak

Ziutate ordenatu bezain itogarriak

 

Gustatuko litzaidake

Nirea dela jakingo ez banu

Estaziorik ez balu

Nire bidaidea

Ezagutuko ez banu

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus