Beti da 1985

nire auzoan

eta zin dagizut

koloredun argazkiak gordetzen ditudala.

Kale txuri-beltzak daude

eta bizilagunak galdu egiten dira

atari ezezagunen artean

turistak bailiran.

Dudatan nago.

Izan ere, baliteke nire auzoa

ez izatea nirea.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus