Zer axola du

non bizi garen,

toki guztietan

erosketa kronikoak

egin baditzakegu;

erosketa duinak,

gure soldataren mugak

hautsi gabe.

Gure bizitza

kontatzeko modukoa ez bada,

eguraldia bada

aldatu nahi genukeen

gauza bakarra,

zer axola dute

buruan eginen nizkizukeen

ferekek...

Baina, non duzu burua?

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus