Batzuetan denok izaten dugu gogoa
zer eginen zenuke nire alde galdetzeko,
arratsaldetan maitasun egiaztapenak egiteko
hurrengo egunean lanera joan aitzinetik.
Zenbatetan garaiz heltzen gara
berandu heldu nahi dugulako,
maitasuna delakoan
konfirmazioa behar duen bakarra.
Nork ez ditu bide bazterrean utzi lekuko barik
begirada gordinak ustel daitezen,
ustez biografiak asmatzeko behar ez direlako,
asperdurak ohar koadernotan
islarik ez eduki arren
(soilik arrasto antzemanezinak
eta salneurriaren etiketak
atzeko aldean itsatsirik).
Sarritan sinpleegiak direlako
nahi genituzke erantzun konplexuak,
deskodetze prozesuarekin
zer egin ez dakigula.
© Castillo Suarez