Idatzi,
idatzi zerbait,
txarra dela esango badizute ere,
edo salgarria ez izanagatik.
Idatzi,
zuk idatziko ez duzuna
nik ezin dudalako
idatzi,
behin-behineko kontratuarekin
ari bainaiz zure poemak idazten.
© Castillo Suarez