Pentsamendua moldatzen dutenek

sortu egiten dutela esaten dute

eta oroitzapenak gordetzen ere ez dakite.

Ez dakite bidaiariak

deskubritu gabeko paisaiak

aurkitzen dituztenak direla.

Horregatik idazten dituzte bidaia liburuak

oroitzapenak gorde nahian.

Eta zertarako oroitzapenak

modernotasunaren tradizioan.

Eta zertarako «maite zaitut» efimeroak xuxurlatu,

azturaren iraungitze-data daukatenak itsatsirik.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus