Kontatu didate
dagoeneko ez zarela nitaz akordatzen,
ahaztu zaizula nire izena;
niri ez, ordea.
Egunero esnatzen naute zure hitzek,
zure ahots leunak
nazioarteko albisteak kontatuz.
Pi-pi-pi egiten duten
iratzargailu horietako bat
erosteko asmoa daukat
ea niri ere zure izena ahazten zaidan.
© Castillo Suarez