Treneko irakurleak:
liburua besapean eramaten dutenak
ingurukoek ikus dezaten
zeinen intelektualak diren.
Loak hartzen ditu
eserleku gogorretan
eta amets egiten dute
ametsak eskuragarriak balira bezala.
Amets kimikoak
izaten dituzte,
serotoninaren jario artifiziala
eragiten dituzten horiek.
Geltokietan eros daitezke
nahi izanez gero
treneko irakurleak bezain faltsuak diren
amets kimikoak,
irakurleok lerroen artean bilatzen
saiatzen badira ere.
© Castillo Suarez