Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik.

«Banoa, lana daukat» ohar zimurtua bioleta olioz bustita.

Kafea. Nirekin hartu nahi al duzu bat?

Dena itsaskor. Dena zu.

Dena lanera joateagatik. Dena sukalde zikinean.

Noiz hartuko dute atseden burla egiten duten erromes galduek?

«Nirekin etorriko zara egunen batean,

udaberrian-edo, eguraldi hobearekin».

Vendo Volvo 440. Buen estado.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus