Egin ezazu behar duzuna

duintasunez bada;

pentsa ezazu nahi duzuna,

ni zure alde egongo naizela beti

gure ametsak lili kolorekoak direla

badakidalako aspaldi.

Eta astero-astero

40 minutuz begiratuko ditut

zure begi urdinak

kristal baten atzean.

Eta ulertzen ez badut ere

maiteko zaitut

betiko.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus