Ametsak hiltzen dira

palmondo baten pean

eta hiltzaileak

hamazortzi urteko neskato bat

bahitu du

bere begi urdinekin.

Nik ez dakit zein den

pagatu beharreko erreskatea.

Euskal Herriko lorategi batean

usteltzen diren palmondoek

erakutsi didate

Al Kahira-ko argia

gehiegizkoa dela

promesak betetzeko.

 

Hegazkina hartu.

Zer egin nezakeen bestela?

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus