Normalitatea Belfasteko kaleetan
Emakumeak autobusaren zain
Batzuek leihotik begiratzen dute arretaz
Ordenagailuan idatzi eleak ez dira poesia
Poesia hormetan idatzita dago
Andreok ez dira konturatzen ordea
Haiek ez dakite Bobby Sands poeta zela
Nik «Zaharra zara Bilbo» kantatzen dut nire kolkorako
Ba al dakite non dagoen Basque Country?
Bilbo bai jakina
Bilbon Guggenheim Museoa dago.
© Castillo Suarez