Bonba bat daukat ene bihotzean

eta segituan eztanda egingo du.

Ez zaitez badaezpada ondoan jar

bihotz puskaren batek harrapatuko zaitu bestela

eta nire seguruak ez ditu horrelakoak ordaintzen.

Autogupidaz betetako emakume bakartiak

ez gara oso osasuntsuak;

are gehiago, gure gaitza kutsakorra da eta,

halabeharrezkoa denez bizitzea,

pena litzateke zuk nire eritasuna harrapatuko bazenu,

oraindik txertorik ez baita aurkitu horretarako.

 

 

© Castillo Suarez

 


www.susa-literatura.eus