Entzunda neukan zirkulua zela maitasuna:

eraztun burutu egonkor alfa eta omegarik gabea.

Baina nik uste dut maitasuna kubo bat dela,

espazioan zintzilikatua,

higidura helikoidala duela eta

ez duela onartzen inolako mugatze-deskribapenik.

Kuboaren aurpegietako bakoitza

aldagarria eta metamorfikoa baita,

eta ez du izenik, eta ez du izaerarik.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus