Egunen batean esanen dut:

"Lehen bihotzeko gorabeherei kantatzen nien,

baina gogait eragin zidaten.

Orain gurago dut onddoen hazkuntza behatzea".

 

Eta koadernoa aho-zabalik geratuko zait,

eta ez du jakingo zer egin, negar ala barre.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus