ERRADIOGRAFIA

 

Izar uxoak alde batean.

Ikatz-trokoak bestean.

Horixe da buruaren erradiografian aurkitu didatena:

bai-pilo bat eta ez-mordo bat ea zeinek zeini tokia ostu

burezurraren tokian dudan erabakien kutxan.

 

Oraingo honetan ez hitzak irabazi du:

"Ez, ezin duzu geratu.

Ez, ez dizut konfiantza berriztatuko".

 

Neure aho-sabaiaren basamortuan arrastaka noa,

kateatuta baitaukat berba hori orkatiletan,

senide atzeratu baten antzean.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus