Pittin-pittinka eratu zitzaidan
harako morse hura erraietan.
Ikarak hartuta nengoen
zentzunaren ortopedia aski izango ez ote zen
erregistro berri hark irekitako zirrikituan
protesia jartzeko.
Gero hegoak jaio zitzaizkion nire azalari.
Min eman zidan abiadurak
baina tekleo liliput batek alegeratzen nau aldi oro.
© Miren Agur Meabe