Elkar ezagutu genuenean,
tapoia erori zitzaion bizitzaren tintontziari.
Desirazko kordoi bat jaio zitzaigun azaletik azalera
eta ibiltzeari ekin genion,
noiz bata bestearen ondoan, martxan,
noiz unibertsoan biraka, alderantzikaturik,
noiz aurrez aurre, geldi ere geldi.
Horretara izkiriatzen dugu, biok,
gure geure urrats soilekin,
liburu luze bat,
liburu orijinal bat
akatsez eta azertuz betea.
© Miren Agur Meabe