Zugana jo nuen

teink egiten zenidalako sokak txakurrari legez.

Niri zuzendu barik esan zenituen berbak

niretzat hartu nituen nik,

gure artean iratxo ipuin-kontalari bat bailegoen,

botikak banatzen edota psikoanalisia egiten.

 

Alferrik.

Zure pentsamendua ez zen nirea leitzera inguratu.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus