Eguraldiari buruz egin dezakegu berba, hala nahi baduzu, umearen eskola-txostenaz eta pediatraren gomendioez, erosketez, bankuko agiriez, bizimoduaren mekanika aldarazi digun telebista hondatu berriaz, auzokoen hurrengo bileraz, tabakoaren prezioaren gainean, irakurtzen ari zaren artikuluaz, udako oporrei buruz, zure lankide apo horretaz eta gainerako lankide ondraduez ere, zure depresio antzeko infekzioaz. Eta berba egin ahala, ikusi nola doakidan askatzen ariman nekarren kremailera. Ikusi zein naro isurtzen zaidan izter artetik Esne-Bidea.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus