SIMONIA

 

Benetako magia erosiko nuke, balego:

"Urrun ezazu nigandik edari samin hau;

baina egin bedi zure nahia, ez nirea".

 

Zerutik erantzuten didazu

filmetan bezala, ben-ben,

nire arazoa neurea dela

eta uste on osoa duzula nigan.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus