MARMOKAK
Marmokek behetik gora egiten dute dantzan
tristuraren sakonera abisalean
automata aihergen trebeziaz: meritu-txintik gabe.
Marmokak ditut burutazio,
urpe urrunetatik
ostarkuaren luxuaz jalgitzen baitira azaleraino.
Utziko nizuke, oroigarri,
nire marmoka-pentsamenduen zartada:
koloretako hotzikara eta azkura luzea.
© Miren Agur Meabe