Kristalezko emakume izan nahirik
kale hustuak ibiltzen ditut gauero biluzik.
Ilargi eri bat bezain garden dut azala
eta beldurtu egiten dira txakurrak nire soadaz.
Uhuri egin orduko lotsarazten ditu
burmuinean daramadan galderaren usainak.
Eta loak hartzen ditu nire oin ausartak,
papiloien hauts hilurrenekoaz estaltzen.
Eta ez nabil inorantz
zorabioak hartzen bainau besoetan.
Eta amets zahar baten antzekoa naiz,
nigan besterik ez naiz bizi.
Gauak hautatu nau bere zitori,
baietz esanda esnetan mela egindako lepo-bularroi.
Kristalezko emakume izan nahi dut
maite nautenek ikus ez nazaten
eta odolaren ordaina eskain diezadan
nire emea zapaldu eta hautsi dezanak.
© Miren Agur Meabe