OHAR LABURRAK - 5
Bekokian grabaturik ditut
ihiak, anemonak, txontak, kurkuilu esnatuak,
izpilikua, potin berde bat, gereziak
eta elur urtua etxe berriak egiten.
Zurrumurru biribilez mukuru jarri zaizkit besoak
errepide ondoko murruan.
Berandu da. Banoa.
Bulegora sartzeko ordua dut,
eta hor barruan ez dago leihorik.
© Miren Agur Meabe