OHAR LABURRAK - 4
Badatoz berunezko arratsa eta bisutsa
lurzoru lauburuz betea harrotzera.
Aita alargunak harrilobiari fereka.
Lo mantsoan dago semea,
eskuak bata bestearen gainean,
bapo-bapo ase metalez, euri-zaparrada hil-mihise.
Eta tantek herio-biolinaren nota larriek
beste batzuen argazkiak jango dituzte gupidagabe,
kolorea xurgatuko diete, ia benetan odolustu arte.
© Miren Agur Meabe