OHAR LABURRAK - 1 |
Atzo izara bat erre zitzaidan.
Erre egin nuen lisaburdinaz.
Ogi xigortuaren koloreko triangelua estanpatu nion
telebistaren erruz.
Beti izaten dut piztuta sukaldeko telebista txikia
arropa lisatu behar dudanean:
gerrako haurtxo beltz bat
ama hilaren titia miazkatzen ari zen.
Ilezko korapiloa egin zitzaidan eztarrian.
Ez zait ahaztuko,
esneak sujetadorea umeldu zidan eta.
© Miren Agur Meabe