AKIDURAZKO OHARRAK - 3
Mingotsak dira zure haserrearen garangorriak.
Barruetan daukat beren zuku urri latza.
Herrestaka doa aldapan ene patari-bihotza.
Paisaje kiskali horretan
aurkitu ditut soberan destaina eta zigorra.
Zatoz, ibili zeu ere nirekin
eta bilatu mezuak harri-kiskirrietan.
Nire keinuak hor, agerian:
atera didazun begia,
moztu didazun mihia,
erre didazun eskua.
Ea goiztu orduko iristerik dugun
eremu antzu hori mugatzen duen
barkamenaren lubakira.
© Miren Agur Meabe