AKIDURAZKO OHARRAK - 1
Azalaren sarean haritxo alai bat prestu.
Harizuntz gordina,
kirioz kordaturiko idunekoa bezain mehea.
Harizuntz apaina,
itsuen barrea bezain garestia.
Eten egin da.
Orain ezin ezerk josi
albainu hark memoriaren azalean
bordaturiko tarratadak.
Egon ez orratzik
ezarian zirtzilaturiko bilbe hori hartzekorik.
Harizuntz gordina,
harizuntz apaina,
bitan zatituriko
biru ederra.
© Miren Agur Meabe