ANTSIEN OHARRAK - 3

 

Bular-mahatsak bustirik dauzkat.

Zeuk milikatu dizkidazu, kiribilka, kurubilka.

Nire bular-sagarrek ernamuinak dirudite:

erronka egiten diote aireari apurtu baino lehen.

Hozkaturik ditut bular-gereziak:

urrezko sustrai bat errotu didazu sabelean.

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus