ILUNABARREKO GALDERAK
N
ork jaurtiki du, ilunbe aiduru,Ortzemuga zauritu duen lantza?
Zelai isila, ez guda azantza
Ez eta ere ezpata leinuru
Heldu da itzala: biharko asturu?
Igurikatzea, gure arantza
Alta ez dea hori esperantza?
Txoriak mutu, kilkerrak lanturu
Maitasun orena date menturaz
Besarkada anker honen gerizan:
Ohantze hutsa atauten liluraz
Abaildu da gaua eta ber gisan
Eguna hil hiletsien maluraz
Nork arrapiz liro, argi irritsan?
© Xabier Izaga