GUDALDIA
Garaipena zein derrota
biez
elikatzen da dinamo gorri ikustezina
eta jainkoak gure alde ez badaude ere
ez al da ederra ikustea zelan
zatitzen dituen ezpatak
olatu nikelatuak?
Hostoz betetzen den edalontzia da bihotza.
Inork ez daki estandartea nork daraman.
Aurrera.
Ezpainak zoratu arte aurrera.
Zergatik ez?
beharrezkoa al da zuzentasuna?
nork esan du arrazoirik daukagunik?
ez al dago egia bakarra burrukan bertan
kondentsatua?
© Igor Estankona