ZER DA EDERTASUNA
txikitako oroipena
Ohe abandonatu berrian
zure zerbait dago oraindik.
Pertsiana igo duzu eta kristal birfinduzko txute batean
sartu zaizu espazioa gelara.
Gauerdian deitu dizutenez, eta gero eskegi,
gaua zati bitan banatuta
gogoratzen duzu.
Beste behin zeharkatzen ahalegindu zara
minaz jositako zelaia.
Beste behin.
Once again.
Begira kanpora...
utzidazu asmatzen
neguaren amaierako
bakardadea
eta zu haurtzaroko erreka bazterrean edo hondartzan
baina ia beti hondartzan
itsasoak bere esku umelekin lehorrean utzitako
harriei begira.
Bederatzi urterekin izan zen hori.
Harrietako bat hartu
ez dakizu borobilena
edo leunena
edo beltzena iruditu zaizulako
eta olatuen kontra jaurti duzu.
© Igor Estankona