ORAIN BEZALA
Arnasaz inguratuta egon arren sentitzen duzun bakardadea
hori da zigor zeldarik estuena
hori da paparra kobrez betetzen dizuna
hori da zure borondatearen kontra zoriona
itxi begiak
hobeto pentsatzen da begiak itxita
sakonago zara zu
etorriko dira lainoak eta euria
jo egingo zaituzte agian
jo egingo zaituzte
egizu lo haizeak leihoa zabaldu nahi du
oraindik gogora dezaket
zelan laztantzen nizun burua
zelan zen loa gordeleku seguruena
beldur zinenean
orain bezala.
© Igor Estankona