ZERTARAKO
Luna que se quiebra
sobre la tiniebla
de mi soledad
¿en dónde estás?
Chavela Vargas
Gordeleku antiaereotik irten nintzen
zure bila.
Zorotzat hartu ninduten baina ezin nuen
zure bulba
hatz erakuslearen puntan usteltzen utzi.
Aurkitu behar zintudan.
Ausente baino nahiago zintudan erreta.
Zulatuta edo nire ondoan.
Damutu zait hala ere honaino etortzea.
Zaindariek barre egiten didate
arrazoi osoz gainera.
Zertarako bidaia guztia
zertarako
ez bazeunden gas ganbaretako gorpuen artean?
© Igor Estankona