UDAGOIENA

 

Udagoiena neguaren zorroztarria da.

Iluntzean koloreek batak besteari izena

lapurtzen diote

eta azkenean zeruak gaua dakarrenean

zerbait dator zure ezpainetara

eta bertan geratzen da bizitzera.

 

Esaidazu edozer belarrira,

esate baterako orduak astiro doazela garanduz

edo olioz beteko didazula sabela eta su eman.

Euria hasi du ez dakigu nork.

Atso baten begiak lehertzen zaizkizu nire besoetan

apurtzen zarenean.

Trapuzko oilarren indarraz besarkatzen zaitut.

 

Apur bat itxaroten baduzu

zuhaitzek bibliografia galdu arte adibidez

gimnasta tristeak etxera erretiratu arte adibidez

afaltzeko zer edo zer aurkituko dizut

eta kartoi epel horien azpian, zazpigarrenez jaioko gara.

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus