LUCYREN DIAMANTEAK

 

Munduko lanparen erdiak irentsi dituzu

eta gereziak itotzen dira

zure begi hertsietan.

Lokartu da begirada zaintzen zizun

polizia.

Ilea usaintzen duzu

besaulkian etzatean

eta nik ikusi nahiko nuke

beste ezer baino gehiago

zainetan lehertu zaizun inauteria.

Ikusi nahiko nuke

beste ezer baino gehiago

zelan zoazen igeri zeruan

Lucyren diamanteak lepotik jarrita.

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus