GRAMINEAK ZU

 

Gerrilla arraroa da udaberria,

analfabeto beilegi hura,

eta erleak badatoz eta zu alergia bat

zara

eta aireportuak amapolaz betetzen dira

eta gorri jartzen da eguzkiaren alaba

eta auto istripuek ilunak izaten jarraitzen dute

baina apur bat gutxiago

eta liburuak ireki egiten dira

eta ez dute onartu nahi

baina badakite

tristura

krisi egoeran sartu dela.

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus